UPV/EHU JARDUNALDI IREKIAK 2020

Otsailaren 28tik   -   Martxoaren 7ra

Izen ematea (derrigorrezkoa):

Otsailak 17-23

 

Argazkiak-Bideoak

Inauteriak 2020. Mozorro lehiaketa. 2020/02/21

Txuri Urdin. DBH-1. 2020/02/05

Iogur egileak. Laguntza gela. 2020/02/14

 

Aldizkaria

  

Jarduerak-Ekintzak

 

Argazki lehiaketa: "MEGALITO SELFIE"

                                                                                                      

Antolatzailea: Geografia-Historia

Gizarteko mintegitik argazki lehiaketa bat antolatu dugu, gure helburua eraikuntza megalitikoen gaia lantzea da eta bide batez, gure inguruenea gehiago ezagutzea. 

Ikastetxetik kilometro gutxitara aztarna megalitikoak ditugu eta oinez joan zaitezkete hauek ezagutzera. Euskal Herrian ere ugariak dira eta aitzaki borobila izan daiteke familiarekin edo lagunekin irteera bat prestatzeko. Bildutako argazkiekin erakusketa bat antolatuko dugu, eginiko lan guztia denok gozatu dezagun.

Ondorengo bibliografia iradokitzen dizuegu:

Mitologia vasca; 40 rutas mágicas a pie. Travel book. Martín, Ibon

Wikiloc-en, Txoritokieta idatziz, ibilbide zoragarri bat topa dezakezue

OINARRIAK / EPEAK / SARIAK


Inauteriak 2020: mozorro lehiaketa

ARGAZKIAK 2020 

 

Antolatzaileak: DBH-4ko ikasleak

Eguna/ordua:    otsailak 21, ostirala              12:40-14:30

Jaialdia Aretoan ospatuko da eta bertan sartzeko mozorratuta egotea derrigorrezkoa izango da. Jaialdian parte hartuko ez dutenak patioan egongo dira

Lehiaketan 3 sari banatuko dira: MOZORRORIK ONENA, MOZORRORIK ORIGINALENA eta TALDERIK ONENA

 


Padel ikastaroa

Antolatzailea: Gorputz Hezkuntza

Taldeak/egunak/orduak:

DBH-3D

Otsailak 14, ostirala:     11:15 - 13:35

DBH-3 (Arreta)

Otsailak 20, osteguna    11:15 - 13:35

Jolasaren bidez Arreta lantzeko jarduera. 

Lekua: Mons kiroldegia (Intxaurrondo)


Txuri Urdin jardunaldiak

Antolatzailea: Gorputz Hezkuntza

Egunak/orduak:

Otsailak 4, asteartea          10:20-13:00

Taldeak: DBH-1A, 1D, 1E

Egunak/orduak:

Otsailak 5, asteazkena     10.20-13:00

Taldeak: DBH-1B, 1C

Lekua: Txuri Urdin

 


Elkarrizketak ingelesez

 

DBH 1D.ko ikasleak DBH 3E-ko ikasle batzuk elkarrizketatzen ingelesez

 

 

  DBH 1eko ikasle talde batek DBH 3ko taldetxo bat ingelesez elkarrizketatu du. Ondoren, jasotako informazioa beraien ikaskideei aurkeztu egin beharko diete. Jarduera honek hainbat helburu ditu: alde batetik talde lana sustatu egiten dugu eta ikasleak aktiboki parte hartzen du bere ikaskuntza prozesuan informazioa jasoz eta landutako edukiak egoera erreal batean aplikatuz. Gainera, institutuko ikasleak elkar ezagutu egiten dira. Bukatzeko, Ikaslearen garapen osoa lortu ahal izateko ezinbestekoa den komunikaziorako konpetentzia garatzen dute.

 

Ana Azkarate (Ingelesa)